Edukira joan

Richard Fleischer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Richard Fleischer

(1989)
Bizitza
JaiotzaNew York1916ko abenduaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaWoodland Hills2006ko martxoaren 25a (89 urte)
Familia
AitaMax Fleischer
Hezkuntza
HeziketaYale School of Drama
Brown Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria eta errealizadorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0281507 Allocine: 1047 Allmovie: p89964 TCM: 62877 TV.com: people/richard-fleischer
Discogs: 2457163 Find a Grave: 13739568 Edit the value on Wikidata

Richard O. Fleischer (New York, AEB, 1916ko abenduaren 8a - Los Angeles, Kalifornia, AEB, 2006ko martxoaren 25a) estatubatuar zinema-zuzendaria izan zen.

Max Fleischer marrazki bizidunen egile eta zinema-ekoizle ospetsuaren semea zen. Aitak, besteak beste, Popeye eta Betty Boop pertsonaiak sortu zituen.

Richard Medikuntza ikasten hasi zen, baina gero Yaleko Arte Dramatikoko Eskolan sartu zen. Antzerki-munduan murgiltzen hasi zen, eta 1937an The Arena Players antzerki-talde abangoardiazalea sortu eta zuzendu zuen. 1940ko hamarkadan dokumentalak egiteari ekin zion. Garai horretakoak dira zinemaren aitzindariei buruzko Flicker flashbacks film antologikoak (1942-1946).

1946an lehen film luzea zuzendu zuen, Child of Divorce. Horren ondoren, Design for Death dokumentala egin zuen Ozeano Bareko gerran oinarrituta, eta Oscar bat lortu zuen lan horrekin. Horren ondorioz, Stanley Kramerrek So This is New York filma ekoitzi zion, eta horrekin zinema-zuzendari gisa onartua izatea lortu zuen. Garai horretan Walt Disney eta Darryl Zanukekin ere lan egin zuen.

Film ezagunenen artean ditu: "20.000 Legoako bidaia itsaspean" (1954), "Trapezio gorriko neska" (1955), "Bidelapurra" (1956); "Bikingoak" (1958), "Barrabas" (1962), "Fantastic Voyage" (1966), "The Boston Strangler (1968, "Bostongo Itotzailea"), "Soylent Green" (1973), Tora! Tora! Tora!" (1970), "Mandingo" (1975) eta "Jazz abeslaria" (1980).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]